BORDA GORRIA
Bordak oso leku pribilegiatuan kokatzen dira, Arantzazuko santutegia eta Aizkorri-Aratz parke naturalaren artean, malkarren eta urbiako zelaien artean. Apartamentu berezi eta ikusgarriena da Borda Gorria, bordaren alboko pareta oso bat beiraz osatua dago eta honek barrutik inguruko paisaiaz gozatzea ahalbidetzen du.
Borda gorriak egonaldi eroso eta atsegin bat eskaintzen du. Beheko solairuan egongela zabala (egur eta harriarekin egindako terrazara irteera duena), ekipatutako sukaldea eta egurrezko bainugela aurkitzen dira. Goiko solairuko logeletatik inguruko mendien ikuspegiaz gozatu daiteke beirateari esker.
Ezaugarriak
- Aparkalekua
- Terraza
- Berogailua
- Wifi sarea
- TV eta DVD
- Garbigailua
- Ekipatutako Sukaldea
- Dolce Gusto kafe makina
- Informazio turistikoa
- Toalla aldaketa
- Tximinia eta egurra
- JMahai jokoak
ERRESERBA ONLINE
Mejores condiciones reservando aquí
BORDA ARANZAZU
Arantzazu Auzoa, 73
Tel. 628132412
20567 Oñati (Gipuzkoa)
Zenbaki Ofiziala: XSS00108